Txikipedia:Justicia Espada Acuña

Wikipedia, Entziklopedia askea

Justicia Espada Acuña, 1893.ko urtarrilaren 14 an jaio zen, Santiago de Chilen eta 1980an hil zen, 87 urte zituela. Justicia Acuña, ingeniari zibila izan zen.

Justicia Espada Acuñaren gurasoak Jose Acuña Latorre eta Mercedes Mena Villalón ziren. Bere gurasoek hezi zuten bere lau anaia eta 3 ahizpekin batera, lankidetza eta  mutil eta nesken artean desberdintasunik egin gabe, horri esker hazi eta hautsi egin zituen garai hartako gizarte-eskemak. 1922an Alfredo Garargorekin ezkondu zen, eta 7 ume izan zituen.

Batxilergoa amaitu ondoren pedagogia eta matematika ikasi zituen Instituto Pegagógico de Santiago-n. 1913an, Txileko Unibertsitateko Fisika eta Matematika Zientzien Fakultatean ikasi zuen ingeniaritza-karreran, eta emakume bakarra izan zen. 1920an, Estatuko Trenbideen Enpresan lan egiten zen zubi-kalkulatzaile gisa, eta han egin zuen lan bizitza osoan.